Artistak ezagutu

Adar Duo

Arnaud Bibonne eta Maider Martineau-k osatutako bikotea, haien instrumentu tradizionalen antzekotasunek batuak, hala nola, alboka, boha, caramère, akordeoi, perkusio, zein inguruko kulturekin harremandutako instrumentuak. Kantua ere jorratzen du duo-ak, euskaraz, gaskoieraz zein frantsesez, eta Bohada izeneko lehen diskoa grabatu zuen 2021ean

Soinuaz maitemindutako bikote honek, bien arteko osagarritasun musikala bilatzen du horrela, momentuko magia, erro kultural eta erritmoari adi, dantza beti ere gertu dutelarik. Elkarrekin deskubritu, inspiratu eta konposatzea gustatzen zaie. 

www.adar-duo.com

Grand Balthazar

Suitza frankofonotik zuzenean etorriak, europako musika tradizionalean oinarritutako erritmo eta melodiak konposatu, landu, moldatu eta bihurritzen ditu Grand Balthazar-ek, batez ere eskeletoa mugiarazi eta buruari bueltak ematen dizkioten horiek!

Borobil, balts, chappeloise, tarantela, bourrée, avant-deux, scottish, mixers, mazurka, balts asimetriko…

Dantza tradizional zein modernoago hauek erraz ikasten dira, bal batetik bestera, ikastaro batetik bestera transmitituaz… Eta Grand Balthazar-en dinamismo eta sormenak beste dimentsio batera eramango ditu!

Grand Balthazar etengabeko sorkuntzan dagoen laukotea da, betiere dantzaren zerbitzura. Inprobisaziorako gogoak eta musikarekiko berezkotasunak, talde berezi baten bihurtzen ditu musika (neo)tradizionalaren munduan. 

https://www.grandbalthazar.ch/

DiaTao

Akordeoi diatonikoaz lagundutako, eta energiaz beteriko dantza herrikoiean oinarritutako bakarlari proiektua da DiaTao. Tao-ren konposaketak doinu tradizionaletan eta haien dantzetan daude oinarrituta, Frantzia hego-mendebaldetik Bretainia-raino doan dantza folklorikoen errepertorio bat osatzeko: mazurkak, borobilak, scottish-ak eta abar luze bat. DiaTao-k belarriak dantzarazi eta oinak bibrarazten ditu!!

Eingo

Euskal kulturatik eta haratagotik eratorritako hiru kidek osatzen dugu gaur egun ‘Eingo’ taldeko “Plaza Dantza” formatoa: Natxo Montero (Bilbo), Mikel Zarate (Erandio) eta Iker Allur (Gautegiz Arteaga). 

Eingo-ren funtsa ‘tradizioa-transmisioa’ delarik, nolabait ‘euskal folklorean’ ezaguna dugun errepertorioa ‘bal-folk’ estiloan plazaratzea dute helburu.

Pozarren daude Folkirrikan parte hartzeko gonbitea jaso dutelako. Haien hitzetan, formato berriztuaren aurkezpena izango da eta ilusioz hartu dute erronka.

Izaskun Iturri (Emak Bakia Dantzan)

Zuretalur

Euskal Herritik atzerrira eta berriz ere Euskal Herrira jauzia. Hori da Zuretalur. Mugarik gabeko Folkaren mundu aberatsean, sormena eta folklorearen neurriez gaindi bilaketan bat egin dute 3 kideek. Euskal Herriko errepertorioan oinarritutako eraldaketak, euren konposizioak eta balfolk kolekzioko doinuak uztartzen dituzte. Musika eta dantza bizitzeko adierazpen berriak, malguak, koloretsuak eta lotsagabeak!

Nomaziak

Nomaziak “ensemble vocal” bat da, eta Gasteizen sortu da esperimentu gisa. Hainbat jatorritako eta musikari buruzko bizipen desberdinak dituzten pertsonek topo egin, elkarri eragin, ikasi eta sortzen dute.

Lehenengo hastapen horrek honako hauek ditu inspirazio-gidari: Europako hegoaldeko polifonia tradizionalen erresonantziak, perkusio iberiarren erritmoak, hainbeste ondarek kontserbatu duen koru-tradizioaren oihartzunak eta, jakina, zortzi kideetako bakoitzaren haziak.

Izaskun Iturri (Emak Bakia Dantzan)