Artistak ezagutu 2026

Rhizottome

@2013-Mathieu Vladimir Alliard

Rhizottome bi instrumentu elkartzetik sortu zen: Matthieu Metzgerren saxofoi sopranino eta Armelle Dousseten akordeoiarena.

Lehendabizi kalean eta dantzaldietan joko eta eraikiko dute errepertorioa 2008tik aurrera, Frantzian, Portugalen, Belgikan edo Italian. Doinu «neo-tradizionalek» eta klasikoagoek (Rameau, Telemann, Schubert, Weill) eramanda, pixkanaka beren errepertorioa konposatzen joango dira, eta orain entzuleria berriei aurkezten diete (antzokietan, jazz jaialdietan, Japonian, Korean, Finlandian).

Rhizot(t)ome “sustrai-ebakitzailea” izendatzen duen antzinako termino botaniko batetik dator. Haien musikak tradizioaren nozioa izaten du beti lagun bere sorkuntzan, eta horrekin jolastu behar izaten da: sustraiekin berriz lotzea, sustraietatik askatzera jolasteko. Jolasa, gainera, sustrai berriak asmatzean datza, munduko hainbat errepertorio eta eskualdeetatik koloreak, testurak, egitura erritmikoak ateratzera joanez. Orduan, sortze-prozesu horretatik konposizio originalak sortzen dira, konkistatu beharreko lurralde poetikoak azaleratuz.

Musika tradizionaletatik hartutako egiturak dituzten konposizioak hartu, berrekin, irauli, hegaldi inprobisatuetan lehertu, hobeto birsortzeko, eta gero berriz ia ukitu gabe aurkitu.

Musika egiten dute, entzutearen eta inprobisazioaren bidez dantza guztiak posible egingo lituzkeen energia bat aurkitu nahian. Bi sentiberatasun azal-loretan, gozotasunaren eta ahobizien artean: instrumentuek elkarri hitz egiten diote, elkar ikasten saiatzen dira, eta aldiro istorio berriak, dantza berriak eraikitzen. Kontzertua dantzaldi bilakatzen da, eta alderantziz.

Hari bat luzatzen da hemengoaren eta urrunekoaren artean, etxekoaren eta atzerrikoaren artean, eta inprobisazioak hari horretan dabiltza. Kodeak eta erreferentziak dantzara bidaltzen dituzte. Beraz, kartografia intimo eta musikal bat da, benetan bidaiara gonbidatzen duena. Hortik dator esplorazio horiek publiko gero eta desberdinagoei partekarazteko nahia, gero eta urrunago gorputzetan, iruditeria komun baten balizko ezaugarriak ehuntzen diren lekuan.

Tralala lovers

Tralala Loverstarrek musika galeria handian energia lehergarria sartzen dute dantzan. Vincent Gaffet eta Diego Meymarian abeslari eta multi-instrumentistek dantza euforizatzailea eskainiko dute, jatorrizko sorkuntzak eta errepertorio herrikoiaren berrinterpretazio asmatua loturik. 

Bi musikariak, bestalde, TRAM des Balkans taldeko kideak, pozarren pasatzen dira akordeoitik panderora, biolinetik banjora, epopeia zizelatu txiki, saltokari eta eleberri izaerakoak emateko, ez iraganera, ez eta tradiziora itzultzeko moda berezi batera ere sartzen ez direnak. Unibertso pop eta akustikoa, hitz maliziatsuak melodietan, azkar asko berreskuratzen direnak. Scottish en polka, valse en branle de Noirmoutier, Tralala dantza Europako lau bazterretara doan folk bidaia da. 

Ahots harmonien, soinu aurkikuntzen, frantses hizkuntzaren poesia erritmiko eta dantzagarriaren apetitua partekatzen du bikoteak. Sonoritate exotikoagoekin aberastutako hitz kantarien erregistroa: italiera, kreolea edo erromaniarra. Dantzari konfirmatu edo hasiberri patetikoak, ezinezkoa da dantzaren deiari uko egtea, haien alaitasun kutsakorra lamien kantua bezalakoa da.

Dantzaldi bat, entzun eta begiratu bezainbat dantzatzen dena!

Bahez

Screenshot

Bahez egungo eta Euskal Herritik jasotako musika herrikoietan ainguratutako abeslari eta pandero jotzaileen kolektiboa da, Maider Martineau eta Pauline Lafitteren ekimenez eta zuzendaritzapean.

Bahea zeharkatzen duen hondar alearen gisara, haien ahots eta erritmoak karrika, besta eta jendeen artean hedatzen dira bakoitzak bere baitan dituen melodien oihartzuna bilakatuz.

Feather & fox

Christiane Bisitz: txeloa, ahotsa, konposizioa

Victor Lekeu: mandolina, perkusioa, ahotsa, konposizioa

Feather and Fox biolontxelo eta mandolina bikote belgo-alemaniarra da. Christianek eta Victorrek uda batez ezagutu zuten elkar Berlinen, Spree ibaiaren ertzean, eta Europako balfolk eszenan zehar bidaiatzen aritu dira ordutik beren musika delikatuarekin. Hasieratik, bikoteak dantzatzeko musika jo du eta dantzaren energian inspiratzen da; ludikoak eta sentikorrak, soinuaren aukerak arakatzen dituzte beren instrumentuen hamabi soken elkarrekintzan. Soinu paregabea sortzen dute, luma bezain arina eta aldi berean kementsua.

Quico Pugès eta Arkaitz Miner

Laster info +

Sol do

Italiako Ludovico Pastorek akordeoi diatonikoa jotzen du eta instrumentu honetarako doinuak konposatzen ditu.

Suitza ekialdeko Petra Pastore-Treichlerek akordeoi diatonikoa eta tamburelloa jotzen ditu. Italia hegoaldeko eta Frantziako dantzak dantzatu eta maite ditu.

Balfolkaren mundua Italian eta Frantzian ezagutu zuten, honek liluratu egin zituen. Geroztik, estilo honetako instrumentuak eta dantzak bere bizitzaren parte dira.

Haien akordeoi doinuak dantzarako konposatuta daude.

Horregatik pozez betetzen ditu, batez ere publikoa haiekin elkartzen denean. Biribilean, lerroan eta bikoteka zuzentzen dituzte dantzak, guztiek, gazte zein helduek, parte hartzeko aukera izan dezaten. Sol do-ren aburuz, garrantzitsuena ez da pausuak perfekziora gauzatzea, baizik eta bat egitea eta poza partekatzea. Beraientzat, ez dira musika eta mugimendua bakarrik espiritua goratzen dutenak; dantzatzeak pertsonak era guztiz hunkigarrian konektatzen ditu. Eta horrek zoriontasuna dakarkie.

Bere helburua da Suitza ekialdeko jendea dantzatzera animatzea eta balfolkaren mundura hurbiltzea.

Azido folkloriko

Azido Folkloriko folk oinarria duen musika talde gasteiztarra da, Euskal Herriko folklorean oinarrituta munduko beste zenbait estilotatik elikatzen dena: irlandarra, latinoamerikarra…
Instrumentalki oinarri akustikoa du eta dantza plazan gidatuak eskaintzen ditu. Bere helburua ondo pasatzea eta jendeari ondo pasaraztea da, gertutasunak ematen duen berotasunetik.
Osagai kimiko guzti hauen nahasketatik sortzen du bere konposatu esentziala, Azido Folklorikoa! Probatzeko prest?