Izena ematea 2026

Apuntatu nahi? Ideia bikaina! Momentu magiko ugari daude zure zain!

Klikatu estekan izena emateko eta ordainketa burutu zure erreserba gauzatu dadin. Gogoratu! Jailadi osoko lehen 40 inskripzioek deskontu berezi bat izango dute! Baina hori baino lehen, bi gauzatxo:

  1. Prezioak:
Screenshot

Sarrera dohainik 12 urte baino gutxiagokoentzat

2. Ordainketaren informazioa (ezer baino lehen, galdetegia bete, mesedez!) :

Folkirrika 5 jaialdian izena emateko, eta erreserba gauzatu dadin, aukeratutako egun kopuruari dagokion prezioaren ordainketa egin beharko da IZEN-EMATE MOMENTUAN. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egin daiteke. Mesedez, kontzeptuan zure izen-abizenak adierazi.

IBAN: ES07 3035 0012 71 0120129162 (Laboral Kutxa)

Titularra: Folkirrika Elkartea

Helbidea: Nuestra Señora de Estibaliz etorbidea, 43 – 1

                  01003 Vitoria-Gasteiz

BIZUM: (+34) 626971274

Izen-ematea burutu ostean, konfirmazio email bat iritsiko zaizu ondorengo 48-72 orduetan.

Erreserba kantzelatzeko aukera egongo da urriak 2-rarte, 20 euroko gastuarekin; gainontzeko dirua itzuli egingo da. Kantzelazioa jakinarazteko, idatzi mesedez email bat info@folkirrika.eus helbidera. Urriak 2-tik aurrerako kantzelazioak ez dira onartuko eta ez da dirurik itzuliko.

Jaialdi osoko prezioari dagokionez, 130 eurotan ezarri dugu modu honetan jaialdi jasangarri bat antolatzen jarraitu dezakegula aurreikusten baitugu.

Gainera, inork ekarpen gehigarri bat egin nahi/ahalko balu, badago eskuragarri 150 euroko “prezio mezenas”,honek lagunduko bailiguke etorkizuneko edizioetan Folkirrikan parte hartzen duten langileen baldintzak hobetzen.

Bestalde, zure egoera ekonomikoak jaialdira etortzera mugatzen bazaitu, idatziguzu.

*Datuen babesa: jakinarazten dizugu zure datuak FOLKIRRIKA ELKARTEAren ardurapean tratatuko direla jaialdirako izen-ematea kudeatzeko. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako legezko betebeharrik izan ezean.