Artistak ezagutu

Obal

Obal-en musika trad, folk, atlantikoa eta proposamen bertutetsu zein  berritzailea da. Haien instrumentuak harrigarriak dira haien berezitasunarengatik; bonboz, “harmoniko oktabatuko” sokez eta efektuez babestuta hirukote ikusgarria sortzen dute.

Ivan Costa, gaita eta zanfoina. Ábrego grabatu du bakarlari gisa eta Mc Crimon lehiaketa irabazi du, bere lanak mundu osoan interpretatzen  dira. Gaur egun Xabier Diaz eta Sondeseurekin jotzen du.

Jaime Rebollo, nickelharpa eta zanfoina. Multiinstrumentista eta luthier, gaita eta haize-instrumentu herrikoiak ikasi ditu. Violia, Painacana eta  Sondeseu bezalako folk taldeetan parte hartu du.

Diego Langarika, bouzouki eta kitarra. Luthier eta folk musikari  abangoardista, jatorrizko musika interpretatzeko bidea jorratzen dabil. Gaur egun, Sondeseu, Ghaveta eta Beatriz Martínez taldeetan ere parte hartzen du.

L’air inconnu

L’air inconnu hirukote musikal sortzaile eta konplizea da, gaurko dantza tradizionalaren, belarri bitxien eta animalia edo landare basati eta etxekoen zerbitzura dagoena. Bere konposizioak eta gai tradizionalen moldaketak balfolk eta jaialdietan bizitako emozio eta sentsazio bizietatik inspiratutak  daude: topaketaren poza, poesia intimoa, soinuaren birulentzia, mugimenduan dauden gorputzen energia, trantze kolektiboa…

Fabien Bucher: Kitarra, mandolina, ahotsa

Sylvain Pool: Akordeoia, kitarra, ahotsa, kick-a

Dani Velasco: Bibolina, ahotsa

canibalproductions.net/lairinconnu

Itsasuko Soinulariak

Gure Itsasuko lau soinulariek beren «Lur Saindua» uzten dute Euskal Herriaren beste puntan libertitzeko! Herrian maiz elgarren artean jotzen badute ere, Itsasuko Soinulariak hain parada ederra den Folkirrikarentzat sortu da, beren musika Itsasuko plazatik at entzunarazteko. 

Talde ezberdinen kide (Bilaka, Bilabal, Holako, Habia, Bahez, Uztaritzeko Txistulariak, Atzarbale…) Mirentxu Lascano, Pauline Lafitte, Maiana Aguerre eta Jokin Irungaray formula tradizionalago bainan indartsu batekin datoz aldi hontan. 

Ororen buru, xirula, ttunttuna, arrabita, esku soinua eta atabala baino hoberik badea jauzien, fandangoen, skotix, mazurka eta beste baltsen dantzatzeko?

Grand Balthazar

Suitza frankofonotik zuzenean etorriak, Europako musika tradizionalean oinarritutako erritmo eta melodiak konposatu, landu, moldatu eta bihurritzen ditu Grand Balthazar-ek, batez ere gorputza mugiarazi eta buruari bueltak ematen dizkioten horiek!

Borobil zirkasiar, balts, chappeloise, tarantela, bourrée, avant-deux, scottish, mixers, mazurka, balts asimetriko eta abarrez jositako hiztegia dute.

Dantza tradizional zein modernoago hauek erraz ikasten dira, bal batetik bestera, ikastaro batetik bestera transmitituz… Grand Balthazar-en dinamismo eta sormenak beste dimentsio batera eramango ditu!

Grand Balthazar etengabeko sorkuntzan dagoen laukotea da, betiere dantzaren zerbitzura. Inprobisaziorako gogoak eta musikarekiko berezkotasunak, talde berezi batean bihurtzen ditu musika (neo)tradizionalaren munduan. 

www.grandbalthazar.ch

Baladans

Baladans Balfolk jotzen duen laukote kantabriarra da. Taldearen  errepertorioa hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: nazioarteko dantzak  (mazurka, polka, chapelloise, gavotte caresse…), Europa erdialdeko tokiko dantzak (an dro, polska, bourrées, rond de Saint Vincent, Ronde du  Quercy, Branle de Noirmoutier…), eta Kantabriako dantzak (Río Verde, Danza de Seña, A lo Pesáu del occidente).

Gure errepertorio guztia pieza originalen osatuta dago, taldeak berak  konposatutakoak, pieza instrumentalak zein pieza  kantatuak. Folkak bizirik jarraitu behar duelako uste sendoa dugulako gertatzen da  hori, bide eta sonoritate berriak sortuz.

Baladans izaera femeninoa duen taldea da. Hiru emakume eta gizon bat.

Kideak:

Maribel Fernández Garrido: Ahots nagusia eta akordeoi kromatikoa

Olga Recalde Gómez: Nyckelharpa eta koruak

Fernanda Gonçalves Freitas: Flautak, perkusioak eta koruak

Míguel Cobo Díaz: Perkusioak eta koruak

Izaskun Iturri

Izaskun Iturri Agirrek hogeita hamar bat urte daramatza euskal dantza folklorikoaren irakaskuntzan. Eusko Jaurlaritzaren gaikuntza dauka dantza irakasteko. Euskal dantza lehiaketen epaimahaikidea da. Arte Zuzendaritza ikasi du ECAMen (Madril). Dantza estilo ezberdinetan trebatua: 40 urte baino gehiago daramatza euskal dantza folklorikoa  dantzatzen eta beste estilo batzuekin bat egiten; Maite Churruca Alemanekin batera, hainbat taldetan parte hartu du (Nahia Dantza Konpainia, Oinarin, Mielotxin, Paz de Ziganda, Mikelats); kontzertuak, kolaborazioak eta bidaiak egiten, herri, nazio eta nazioarte mailako  ikuskizunekin, dantza tradizionala beste estilo batzuekin uztartuz, garaikide kutsua emanez. Gaur egun, euskal dantza folklorikoko eskolak ematen ditu, eta KORRONTZI musika tradizionaleko taldearen proiektuetan egiten du lan; talde horrekin eramaten dute euskal musika, dantza eta  kultura mundu osoan zehar.

Maider Martineau ta lagunak

(Ikuskizuna bertan behera geratu da)

Karta txuria Maider Martineau-ri!! Jatorriz Iparraldekoa den musikari eta abeslariak, bal tradizionalaren bidez deskubritzen du  eszenatokia, lehenik Trikili Trakala familia taldean jotzen du eta ondoren  nazioarteko jaialdietan parte hartzen du, hala nola, “le Grand Bal de  L’Europe de Gennetines” edo “Gran Bal Trad de Vialfré” formazio  ezberdinekin (Ibiltariak, Bilakak, Oreinak). Agnes Perez, Jokin Irungaray, Mathieu Vivier, Ana Perez eta Leinua ditu, besteak beste, kolaboratzaile.

Ondoren, dantzaren estetikaren eragin handia duten eta kantutik inoiz  gehiegi aldendu ez diren hainbat kontzertu talde biltzen ditu: bere  jaioterriko Euskal Herriko tradizio biziaren funtsezko bi dimentsio,  etengabe bere baitan bizi direnak. Bostgehio eta Sasi Ardiak dira talde horiek. Luzea da Maiderren proiektuen zerrenda: TokaTaNoka, Otxo (Lolita Delmonteil-Ayralekin), Adar Duo (Arnaud Bibonnerekin), Plisti-plasta, Bahez, Aliette  (Pauline Lafitterekin)…Eta Folkirrikan Maiderrek bere lagunarteko nahasketa fin-fin bat  proposatuko digu!

María Cubero eta Francesco Palmeri

Francesco Palmeri eta María Cubero gara, Folqué? Madrilgo elkartekoak. Biok aspalditik dantzari eta irakasleak, Bafolkaren estiloaren barnean eta kanpoan, beti ikasteko eta ikasitakoa partekatzeko irrikarekin.
Azkenengo 8 urteetan Madrilen eta inguruetan balfolk dantzaldiak antolatzen egon gara. Horrez gain, tailerrak eta klaseak ematen ditugu maiz bai gure hirian, bai Espainiako beste hiri askoetan eta baita nazioarteko jaialdietan ere. Gure tailerrak egon dira, besteen artean, hurrengoetan: Folkarria, Wim eta Bailando Entre Montañas (ES), Venezia Balla eta Big bang folk (IT), Le Gros Bal du Vercors (FR), Boombal (BE), Fest-i-bal, Andanças eta Passagem d’ano (PT), Tandem festival (UK), Prague Balfolk Immersion (CZ), Vertantz (CH) eta Lovembal (PL).
Gainera, Cenizas erresidentzia artistikoa eta bere Fenix jaialdiaren sortzaileak gara, Europar herrialde batzuetako irakasleen arteko ezagueraren trukea egiteko espazioak direnak.

www.folquemadrid.es

https://folquemadrid.wixsite.com/bailando

Pello Irurzun

Pello Irurzun, 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala duen dantza irakaslea da.
Balfolkean, Europa mendebaldeko dantza tradizionaletan, munduko herri-dantzetan eta dantza historikoetan espezializatua dago eta 500 tailer eta dantza-animazio baino gehiago eman ditu Espainian, Portugalen eta Frantzian.
Madrilgo Erkidegoko hainbat udalerritan ematen dituen asteroko eskolez gain, 2004az geroztik, Munduko Dantzak animatzeko doako jarduera bat egiten du hilero Madrilgo Mendebaldeko Parkean (Parque del Oeste), eta 100 parte-hartzaile inguru biltzen ditu. “La Vida en Danza” eta “Trotadanzas” elkarteen sortzailea eta presidentea ere bada. Baita 2012az geroztik Trotadanzas dantza-konpainiaren sortzaile eta zuzendaria ere.