JANARIA
Hainbat aukera proposatzen dizkizuegu energiak indarberritzeko!
- Kuartango Lab-i itsatsita, bazkari zein afariak eskeintzen dituen sagardotegi bat dago. Menu begetarianoa eskatzeko aukerarekin. Bota begirada bat beraien web guneari:
- Oinez bi minututara, “Bar Las Piscinas Ondono”-k hurrengoa eskaintzen digu:
3. “Detraje” otordu famatuak ahaztu gabe! Hau da, norberak besteekin elkarbanatzeko zerbait dakar. Mahai eta eserlekuak egongo dira eskuragarri. Kotxez 15 minutu baino gutxiagoko distantzian badaude supermerkatu zein elikagai dendak, eta Gasteiz 20 bat minutura dago mota guztietako komertzioekin. Garraio publikoz etorri eta jaialdi bitartean erosketak egiteko beharra dutenentzat, bidai puntualak antolatu daitezke komertzioetara, prestasunaren arabera. Interesa izan ezkero, jakinarazi iezaguzu formularioaren komentarioetan!
Mesedez! Bakoitzak ekar ditzala bere mahai-tresna, plater eta edalontziak, hala nola beharrezko detergente zein espartzua haien garbiketarako (“eco” zigiludun produktuak erabiltzea gomendatzen dugu Kuartangoko ingurugiroa ahal bezain beste babesteko).
NON EGIN LO
Ahal bezain beste dantzatu eta disfrutatu ondoren, deskantsatzeko unea iritsiko da hurrengo egunean berriz ere jardunari ekiteko… Horretarako, aukera ezberdinak proposatzen dizkizuegu:
- Lo-zakua eta estera edo koltxoi puzgarria ekarri eta egin lo horretarako prestatuko ditugun gela handietako baten. Erne tenperatura iragarpenei materiala aukeratzerakoan! Gela itxiak eta estaliak izan arren, jaialdia urrian izango da…Eguraldi txarra egingo balu, ez litzateke arazoa izango Kuartango Lab-ek eskainitako eraikin handian babestuko ginatekeelako. Bestalde, komun eta dutxak ur beroarekin eskuragarri egongo dira.
- Norberaren furgonetan lo egin. Honetarako gaitutako toki zehatzak jakinaraziko dizkizuegu.
- Norberaren kamping dendan. Ibaiaren ondoan zelai bat izango dugu dendak montatzeko.
- Ondorengo kanping zein ostatuetakoren bat erreserbatu (norberak berea):
- Camping: https://campingelrobleverde.com/
- Landaetxe: https://www.nekatur.net/lagunetxea
- Landaetxe: https://www.nekatur.net/caseriomaribel
- Aterpe: https://alberguecantoblanco.wordpress.com/
- Hotela: https://www.ashotelexpressaltube.com/
TXIKI-TXOKO eta YOGA
Umeen txokoan jolastu eta atseden hartu ahal izango dute. Haur txikiak helduekin joan behar dira. Etxean jada behar ez dituzun jostailuak badituzu, eraman itzazu eta bertan utzi.
Larunbatean eta igandean eskulan txikiko jarduerak egiten dira (ikus egitaraua).
Yoga tailerretara joateko asmoa baduzu, ekarri zure estera!
NOLA HELDU
Helbidea:
KUARTANGO LAB, Zuhatzu Kuartango, P.K. 01430 (Araba)
KOTXEZ NOLA HELDU inguruko hirietatik:
Gasteizetik
(Gasteiz, Nanclares de la Oca, Subijana Morillas, Zuhatzu Kuartango)
- A1 autobidea, Madrid/Burgos norabidean
- 340 irteera hartu A-2622 errepidean sartzeko, Nanclares de la Oca norabidean
- A-3314 errepiderako desbideraketa hartu, Subijana-Morillas norabidean
- Jarraitu aurrera Zuhatzu Kuartango-ra iritsi arte. Bertan hartu desbideraketa ezkerrera, A-3316 errepidera sartzeko (Jokano/Arriano norabidean)
- Berehala, lehenengo desbideraketan hartu eskuinera, ibaia zeharkatu baino lehen
Bilbotik
(Bilbo, Altube, Izarra, Zuhatzu Kuartango)
- AP68 autobidea, Vitoria-Gasteiz norabidean
- 5 irteera hartu, Vitoria-Gasteiz norabidean
- Altubeko peajea zeharkatu bezain laster, hartu desbideraketa eskuinera A-2521 errepidera sartzeko, Izarra/Orduña norabidean
- 1.5 Km ondoren, hartu desbideraketa ezkerrera A-3612 errepidera sartzeko, Izarra norabidean
- Izarran, desbideratu ezekerrera A-3314 errepidera sartzeko, Zuhatzu-Kuartango norabidean
- Jarraitu aurrera Zuhatzu Kuartango-ra iritsi arte. Bertan hartu desbideraketa eskuinera, A-3316 errepidera sartzeko (Jokano, Arriano norabidean)
- Berehala, lehenengo desbideraketan hartu eskuinera, ibaia zeharkatu baino lehen
Burgosetik
(Burgos, Miranda de Ebro, Subijana Morillas, Zuhatzu Kuartango)
- AP1 autobidea, Vitoria-Gasteiz norabidean, Miranda de Ebro-ra iritsi arte
- 6 irteera hartu, AP-68 autobidean sartzeko, Bilbao norabidean
- 6 irteera hartu, Pobes norabidean
- Peajea zeharkatu eta berehala, hartu desbideraketa eskuinera, Subijana-Morillas norabidean
- 300 metrotara, hartu desbideraketa eskuinera A-3314 errepidean sartzeko, Subijana-Morillas norabidean
- Jarraitu aurrera Zuhatzu Kuartango-ra iritsi arte. Bertan hartu desbideraketa ezkerrera, A-3316 errepidera sartzeko (Jokano, Arriano norabidean).
- Berehala, lehenengo desbideraketan hartu eskuinera, ibaia zeharkatu baino lehen
GARRAIOBIDE PUBLIKOAK ERABILIZ
Jaialdira garraiobide publikoen bidez etorri nahi izatekotan, lehenengo Bilbo edo Vitoria-Gasteiz-era hurbildu beharko da, eta hortik Zuhatzu-Kuartango-ra.
Bilbotik, Zuhatzu-Kuartango-ra iristeko:
- Autobusa Bilbao Intermodal-etik, Ametzaga-Zuia-ra
- Ordutegiak kontsultatu eta tiketa erosteko: https://regular.autobusing.com/venta/?empresa=launion
- 5 euro inguru
- 40-45 minutu
- La Unión autobus konpainia
- Bilbao Intermodal: https://goo.gl/maps/RBLNz171rWkzDAh99
- Autobusa Ametzaga-Zuia-tik, Zuhatzu-Kuartango-ra
- Ordutegiak kontsultatzeko: https://alavabus.eus/documents/8644688/8682448/Lote_10U.pdf/245c4834-945b-c907-6a3a-7dd21f7a1e98?t=1663325920901
- 10-15 minutu
- Erreserba egiteko hurrengo telefonora deitu behar da DERRIGORREZ (aurreko eguneko 20:00ak arte): 945182060
- Alavabus konpainia
Loiuko aireportutik, Bilbo-ra iristeko:
- Autobusa Loiu-ko aireporturik, Bilbao Intermodal-era
- 15 minuturo, goizeko 6:00-tatik gaueko 0:00-ak arte
- 3 euro
- A-3247 linea, Bizkaibus
Vitoria-Gasteizetik, Zuhatzu-Kuartango-ra iristeko:
- Autobusa Vitoria-Gasteizeko autobus geltokitik, Izarrara:
- Ordutegiak kontsultatu eta tiketa erosteko: https://alavabus.eus/es/web/alavabus/linea-14-vitoria-gasteiz-izarra
- 3 euro inguru
- 30 minutu inguru
- Alavabus konpainia
- Autobusa Izarratik, Zuhatzu-Kuartangora:
- Ordutegiak kontsultatzeko: https://alavabus.eus/documents/8644688/8682448/Lote_10U.pdf/245c4834-945b-c907-6a3a-7dd21f7a1e98?t=1663325920901
- 10-15 minutu
- Erreserba egiteko hurrengo telefonora deitu behar da DERRIGORREZ (aurreko eguneko 20:00ak arte): 945182060
- Alavabus konpainia
Donostiatik, Vitoria-Gasteizera iristeko:
- Autobusa Donostiako autobus geltokitik Gasteizeko autobus geltokira
- Ordutegiak kontsultatzeko: https://online.pesa.net/index.asp?id=es
- 13 euro inguru
- Pesa autobus konpainia
- Donostiako autobus geltokia: https://goo.gl/maps/w5MHk5cKigmyk6XVA
Iruñeatik, Vitoria-Gasteizera iristeko:
- Autobusez, Alsa konpainiaren bidez: https://www.alsa.es
- 8-9 euro inguru
- Iruñeako autobus geltokia: https://goo.gl/maps/vbFhiuLawQmZsaJm9
- Trenez: www.renfe.com
Madriletik, Vitoria-Gasteizera iristeko:
- Autobusez, Alsa konpainiaren bidez: https://www.alsa.es
- 30-40 euro inguru
- Trenez: www.renfe.com
Kuartango Lab-en web gunea: