Izena ematea 2024

Apuntatu nahi? Ideia bikaina! Momentu magiko ugari daude zure zain!

Klikatu estekan izena emateko eta ordainketa burutu zure erreserba gauzatu dadin. Gogoratu! Jailadi osoko lehen 50 inskripzioek deskontu berezi bat izango dute! Baina hori baino lehen, bi gauzatxo:

  1. Prezioak:

2. Zenbait zereginetarako laguntza pixkat asko eskertuko genuke. Jaialdian zehar bolondres izan nahi baduzu, zehaztu ezazu galdetegian.

Zeregin hauetako batzuk izan daitezke adibidez:

  • Jaialdia baino lehen: kartelak jarri, eszenatokia montatu, edarien txokoa, harrera montatu, dekorazioan lagundu…
  • Jaialdian zehar: iristen den jendeari informazioa eman, edarien mahaia txukundu, garbiketa, musikariei harrera egin, inskripzioak egin, argazki eta bideoak egin…
  • Jaialdia amaitzerakoan: txukundu eta garbitu.

Orain bai, inskripzioa egiteko klikatu hemen!

Ordainketaren informazioa (mesedez, lehenago bete ezazu izena emateko galdetegia!)

Folkirrika III jaialdian izena emateko, eta erreserba gauzatu dadin, aukeratutako egun kopuruari dagokion prezioaren ordainketa egin beharko da IZEN-EMATE MOMENTUAN (prezioak aurreko atalean edo www.folkirrika.eus web gunean daude eskuragai). Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egin daiteke. Mesedez, kontzeptuan zure izen-abizenak adierazi.

IBAN: ES07 3035 0012 71 0120129162 (Laboral Kutxa)

BIZUM: (+34) 626971274

Erreserba kantzelatzeko aukera egongo da urriak 4-ra arte, 20 euroko gastuarekin; gainontzeko dirua itzuli egingo da. Kantzelazioa jakinarazteko, idatzi mesedez email bat info@folkirrika.eus helbidera. Urriak 4-tik aurrerako kantzelazioak ez dira onartuko eta ez da dirurik itzuliko.

Ikaslea bazara, edota zure egoera ekonomikoak jaialdira etortzera mugatzen bazaitu, idatziguzu 😉