Izena ematea

Apuntatu nahi? Ideia bikaina! Momentu magiko ugari daude zure zain!

Zure inskripzioa gauzatu ahal izateko, formulario txiki bat bete eta 20 euroko seinale bat ordaintzea eskatuko dizugu (xehetasunak formularioan). Baina hori baino lehen, bi gauzatxo!

  1. Prezioak:

Ikasle bazara, edota zure egoera ekonomikoak jaialdira etortzera mugatzen bazaitu, idatziguzu.

2. Zenbait zereginetarako laguntza pixkat asko eskertuko genuke. Jaialdian zehar bolondres izan nahi baduzu, zehaztu ezazu galdetegian.

Zeregin hauetako batzuk izan daitezke adibidez:

  • Jaialdia baino lehen: kartelak jarri, eszenatokia montatu, edarien txokoa, argazki eta bideoak egin, harrera montatu, dekorazioan lagundu…
  • Jaialdian zehar: iristen den jendeari informazioa eman, edarien mahaia txukundu, dutxa zein komunak garbitu, musikariei harrera egin, inskripzioak egin, argazki eta bideoak egin…
  • Jaialdia amaitzerakoan: txukundu eta garbitu.

Orain bai, inskripzioa egiteko klikatu hemen!