Nortzuk gara

Jaialdia Nafarroa eta Arabako lagun talde batek antolatzen du, Folkirrika elkartearen parte direnak. Haien helburua, hiru egunetan zehar musika, dantza eta ikasketaren inguruan disfrutatzeko espazioak eskaintzea. Dantzatzen eta musika jotzen ondo pasatzeko jaialdi bat! Lehenengo bi edizioen arrakastaren ondoren, hirugarren edizioan lanean ari gara gogotsu, aforo handiago, programa erakargarri eta nobedade askorekin, iaz bezala, Kuartango Lab izeneko toki zoragarri batean:

Hementxe iazko bideo motz motza, espazioa ezagutu dezazuen:

Baina… zer da Balfolk-aren kontu hori? Udan gaudenez, pentsa dezagun entsalada batetan! Bikoteka eta taldeka ematen diren dantzez betetako katilu handi bat da, non dantzekin batera beste zapore asko datozen: musika, topaketa, dibertsioa, sormena, adierazpena, introspekzioa, ikaskuntza, lotura… osagai ekologikoak guztiak Europa osoa zeharkatzen dituztenak, karbono-aztarnarik gabe mendeetan barna… eta entsalada goxoetan bezala, bakoitzak gogokoen dituen bizigarriekin lagunduko du: kutsu herrikoiarekin, edo swing ukituarekin, saltsa exotiko batekin, jazz edo punttu esperimentalarekin…