Apuntatu nahi? Ideia bikaina! Momentu magiko ugari daude zure zain!
Klikatu estekan izena emateko eta ordainketa burutu zure erreserba gauzatu dadin. Gogoratu! Jailadi osoko lehen 40 inskripzioek deskontu berezi bat izango dute! Baina hori baino lehen, bi gauzatxo:
- Prezioak:

2. Ordainketaren informazioa (ezer baino lehen, galdetegia bete, mesedez!) :
Folkirrika IV jaialdian izena emateko, eta erreserba gauzatu dadin, aukeratutako egun kopuruari dagokion prezioaren ordainketa egin beharko da IZEN-EMATE MOMENTUAN. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egin daiteke. Mesedez, kontzeptuan zure izen-abizenak adierazi.
IBAN: ES07 3035 0012 71 0120129162 (Laboral Kutxa)
Titularra: Folkirrika Elkartea
Helbidea: Avenida Nuestra Señora de Estibaliz 43, 1
01003 Vitoria-Gasteiz
BIZUM: (+34) 626971274
Izen-ematea burutu ostean, konfirmazio email bat iritsiko zaizu ondorengo 48-72 orduetan.
Erreserba kantzelatzeko aukera egongo da urriak 3-rarte, 20 euroko gastuarekin; gainontzeko dirua itzuli egingo da. Kantzelazioa jakinarazteko, idatzi mesedez email bat info@folkirrika.eus helbidera. Urriak 3-tik aurrerako kantzelazioak ez dira onartuko eta ez da dirurik itzuliko.
Jaialdi osoko prezioari dagokionez, 95 eurotan ezarri dugu modu honetan jaialdi jasangarri bat antolatzen jarraitu dezakegula aurreikusten baitugu.
Gainera, inork ekarpen gehigarri bat egin nahi/ahalko balu, badago eskuragarri 115 euroko “prezio mezenas”,honek lagunduko bailiguke etorkizuneko edizioetan Folkirrikan parte hartzen duten langileen baldintzak hobetzen.
Bestalde, zure egoera ekonomikoak jaialdira etortzera mugatzen bazaitu, idatziguzu.
Orain bai, inskripzioa egiteko klikatu hemen!